XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIKROUHINEN LEIHOA

Mikrouhinen bandak oso ezaugarri berezia du.

Eskala handiagoan begiratuko bagenio, nolabait esan hondoratu egiten den oso zona txiki eta mugatua duela ikusiko genuke eta erradiazioa zona horretan erosoago ikertzeko aukera izango genuke.

Giza adimenaren tankerako adimen estralurtarrak bestek entzun ditzan seinaleak igortzen baditu, logikoa dirudi leiho horretatik bidaltzea.

Gainera oso ezaugarri garrantzitsua du leiho horrek.

Zona horretantxe daude hidrogenoaren eta OH-aren igorpen-zonak eta bi elementu hauek dira gure galaxian ugarienak.

Izaki estralurtarrak badaude eta mikrouhinen bandan maiztasun tipikoak aukeratu behar badituzte, H eta OH-ren arteko tarte txikia aukeratuko dutela espero dugu.

Tarte hori entzun behar dugu, beraz, gure irrati-teleskopioz.

Leiho horretan bilatu behar ditugu energi puntak; dudarik gabe adimendun mezua izango liratekeenak.

ADIMEN ESTRALURTARRAREN SEINALE BILA

Adimen estralurtarra badelako probabilitatea handia denez, 1992.eko urriaren 12an sekula burutu den proiektu handiena martxan hasi zen.

Helburu bakarra, E.T.ri entzutea da.

SETI (Adimen Estralurtarraren Bilaketa) proiektua gauzatzea ez da erraza izan.

Iparramerikako politikariak komentziarazi egin behar izan dituzte Kongresuak NASA-rentzat 10.000 milioi pezetako (500 milioi liberako) inbertsioari baiezkoa eman ziezaion.

Programak hamar urtez iraungo du gainera.

Dena den, politikarien argudioei gogor egin behar izan diete kontra...